Itxi

X-deportes_cuatro y medio-X

X-deportes_cuatro y medio-X

Lau t'erdikoa

Komunikatua

Esku Pilotako Enpresen Ligak azalpenak eman ditu botileroak kentzeagatik

Erredakzioa

Enpresek erabaki zuten pilotariek botileroen laguntzarik ez izatea Lau t'erdiko Txapelketan, enpresa berekoen aurka jokatzen dutenean. Ohar baten bitartez, erabakia azaldu dute.

  • Pilota. Argazkia: EiTB

    Pilota. Argazkia: EiTB

Esku Pilotako Enpresen Ligak komunikatu bat publikatu du, azalpenak emateko Lau t'erdiko Txapelketan pilotariek botileroen laguntzarik ez izatearen erabakiaren gainean. Ez da botilerorik egongo enpresa bereko pilotarien arteko partidetan.
Lau t'erdiko, Buruz Buruko eta Binakako Txapelketetan enpresa berdineko pilotarien arteko partidetan botilerorik ez egotearen erabakian, kirol argudioak eta arrazoi teknikoak daudela argitu du Enpresen Ligak. Pilota profesionaleko partidetan, pilotarien senideek, lagunek edota entrenatzaile pribatuek egin dituzte botilero lanak, enpresekin inolako kontraturik edo zerikusirik izan gabe, eta Esku Pilotako Enpresen Ligak uste du horrek arazoak ekartzen dituela bi arrazoirengatik: lehenik, botileroen irudi-eskubideen erabilera eta ustiapena, eta, bigarrenik, botileroek egin ditzaketen eta kirol-arauen aurka doazen ekintzengatik.

Komunikatuko azken puntuan, Esku Pilotako Enpresen Ligak argi uzten du, botileroak Enpresen Ligari lotuta ez dauden einean, beharrezkoa ikusten dutela botileroen parte hartzea eragoztea, sor daitezkeen arazoak direla medio.