Itxi

X-deportes_cuatro y medio-X

X-deportes_cuatro y medio-X

Lau t'erdikoa

Lesioa dela eta

Mikel Urrutikoetxeak ez du 4 t'erdiko txapelketa jokatuko

ERREDAKZIOA | EITB.EUS

ETBk jakin izan duenez, Zaratamoko pilotariak indarberritze lanetan dihardu sorbaldan egindako zuntz hausturaren ondorioz, eta txapelketari uko egitea erabak du.

  • Urrutikoetxea. Argazkia: EITB

    Urrutikoetxea. Argazkia: EITB

ETBk jakin izan duenez, Mikel Urrutikoetxeak ez du Lau t’erdiko Txapelketa jokatuko, izan ere, Zaratamoko pilotariak Bilboko Aste Nagusian min hartu zuenetik indarberritze lanetan dihardu.

Berez, urriaren 14ean jokatu behar zuen txapelketako bere lehen norgehiagoka Jokin Altunaren aurka Tolosan, baina sorbaldan egindako zuntz hausturaren errekuperazio geldoa dela eta, Baiko taldeko pilotariak txapelketari uko egitea erabaki du.