Itxi

X-deportes_cuatro y medio-X

X-deportes_cuatro y medio-X

Lau t'erdikoa

2. JARDUNALDIA

Altunaren sailkapena eta Victorren kanporaketa ekarri ditu bigarren jardunaldiak

EITB.EUS

B multzoan gauzak irekiago daude, taldea osatzen duten guztiek baitute finalerdietara sailkatzeko aukera.

  • Jokin Altuna Jakaren aurkako garaipena ospatzen.

    Jokin Altuna Jakaren aurkako garaipena ospatzen. Argazkia: ETBren bideo batetik ateratako irudia

Jokin Altunak bi aste izango ditu Lau eta Erdiko Txapelketako finalerdietako partida prestatzeko, igande honetan Jaka hartu baitzuen mendean (22-19) eta, hartara, hurrengo kanporaketan izateko eskubidea lortu duen pilotari bakarra da oraingoz.

Multzo bereko beste partidan (A multzoa), Victorrek galdu egin zuen berriro (22-16), oraingoan Peio Etxeberriaren kontra, eta Ezkaraiko aurrelaria txapelketan aurrera egiteko aukerarik gabe geratu zen jardunaldi baten faltan.

B multzoko emaitzei dagokienez, Ezkurdiak garaipena erdietsi zuen Lasoren aurka (22-21) erabat maldan gora zeukan markagailuari buelta eman eta gero (21-13). Horrenbestez, bere multzoko pilotarien artean Arbizukoak ditu aukera gehien hurrengo fasera sartzeko, nahikoa baitu Artolaren aurka 15 tanto egitearekin.

Multzoko beste neurketan, Artolak Bengoetxea VI.a gainditu zuen (22-17) ostiralean, Gernikan, eta lehen puntua eskuratu zuen ligaxkan. Leitzakoak, bere aldetik, garaipenik gabe jarraitzen du ekitaldi honetan; alabaina, hurrengo kanporaketan izateko aukerekin jarraitzen du oraindik, oso zail duen arren.

2. jardunaldiko jokatu osteko sailkapenak:

A MULTZOA
 
  Partidak   Tantoak
  Irab.
Gal. l Ald.
Kon.
Dif.
Altuna III.a 2 0 l 44 24 +20
Jaka 1 1 l 41 36 +5
P. Etxeberria 1 1 l 27 38 -11
Victor 0 2 l 30 44 -14
             
 
B MULTZOA
 
  Partidak   Tantoak
  Irab.
Gal.
l Ald.
Kon.
Dif.
Ezkurdia 2 0 l 44 29 +15
Laso 1 1 l 43 31 +12
Artola 1 1 l 31 39 -8
Bengoetxea VI.a  0 2 l 25 44 -19
             

Ligaxkako azken jardunaldiko norgehiagokak:

Urriak 25, ostirala:
Victor vs Altuna, Irunen
Ezkurdia vs Artola, Balmasedan

Urriak 26, larunbata:
Bengoetxea vs Laso, Iruñean

Urriak 27, igandea:
Jaka vs Peio Etxeberria, Tolosan