Itxi

X-deportes_cuatro y medio-X

X-deportes_cuatro y medio-X

Lau t'erdikoa

22-10

Altunak Lau t’erdiko finala jokatuko du Lasori irabazi ostean

Erredakzioa

Jokin Altunak 22-10eko emaitzarekin irabazi dio Unai Lasori finalerdietako partida, eta Joseba Ezkurdia izango du aurkari finalean.

0:53
Jokin Altuna. Argazkia: EiTB

Jokin Altunak garaipena lortu du Unai Lasoren aurka (22-10) Lau t'erdiko Txapelketako finalerdietan, eta Joseba Ezkurdia izango du aurkari final handian.

Altuna III.ak partidako lehen tantoa egin duen arren (1-0), Lasok bost tanto segidan egin ditu, eta abantaila hartu du (1-5). Ondoren, ordea, Altunak neurketa berdindu du (5-5), baita aurretik jarri ere (7-5). Unai Lasoren erantzuna azkar etorri da, lehia parekatzea lortu duelarik (7-7).

Zazpinako berdinketaren ostean hautsi da partida Jokin Altunaren alde. Amezketako pilotaria nagusitzen hasi da, eta neurketa erabakita utzi du, hamalau tanto jarraian eginda (21-7).

Unai Laso ezinean ibili da Jokin Altunak eskaini duen maila ikusita. Hala ere, emaitza pixka bat txukundu du hiru tanto eginda (21-10), baina Jokin Altuna ez da urduri jarri eta garaipena bermatu du (22-10).