Lau t'erdikoa
Finala, igandean
Ezkurdiak eta Altunak finalerako pilotak aukeratu dituzte
eitb.eus
Joseba Ezkurdiak pisua duten pilotak aukeratu ditu, eta Jokin Altunak, berriz, arinagoak eta biziagoak hartu ditu.
Joseba Ezkurdia eta Jokin Altuna pilotariei orduak geratzen zaizkie Lau t’erdiko final handia jokatzeko, baina aurretik beste betebehar bat izan dute, eta garrantzitsua: partida horretarako pilotak aukeratzea.
Ezkurdia egungo txapeldunak pilota gogorragoak aukeratu ditu; Altuna azpitxapeldunak, berriz, lasaiagoak, frontisetik asko ateratzen ez direnak.
Bi pilotariak konforme agertu dira Martin Alustizak aukeratketa egiteko aurkeztutako 10 pilotekin.