Lau t'erdikoa
Final-laurdenak
Barriola sailkatu da Retegi Biri 22-20 irabazita
ERREDAKZIOA
Nahiz eta neurketa guztian markagailuan azpitik egon Abel Barriolak partida irabaztea lortu du 22 eta 20.
Barriolaeta Retegi Bik Beasaingon pilotalekuan lau t’erdiko lehen kanporaketa jokatu dute eta Barriola atera da garaile. Barriolak eskumuturrean min hartuta egon da eta ebakuntza ere egin behar izan diote. Retegi Bi, bere aldetik, Aritz Lasa 22-16 irabazita heldu da Barriolaren kontrako neurketara. Hiru aldiz jokatu dute elkarren aurka lau t’erdian eta hirurak Abel Barriolak irabazi zituen. Gaurkoan Leitzarrak ez du hutsik egin.
Erraz hasi da partida Retegi Biren alde, indartsu. Erreskadan sei tanto egin ditu iruindarrak eta alde horrekin Barriola kontrolatu nahiean aritu da. Leitzakoak, hala ere, ez du etsi eta aldea txikitu du, tanto bateko diferentzia izatera heldu da (7-8).
Bi pilotariak nekatzeko moduko tantoak egin dituzte. Joko klasikoa erakutsi dute, tanto luze eta gogorrak eginez. Abel Barriolak hamaikana eta hamabina partida berdintzea lortu du, baina Retegi Bik ez dio markagailuan aurretik jartzen utzi.
Nahiz eta lau tantoko aldea egon, zaleeak Abelen alde jarraitu dute, neurketari buelta eman zezakeela pentsatu izan dutelako. Eta asmatu egin dute, Barriolak berriro ere harrapatu baitu Retegi Bi. Hamaisena eta hemeretzina berdindu du eta neurketan lehenengo aldiz aurretik jartzea lortu du (20-16). Azkenean, nahiz eta partida osoan behetik egon, Leitzarrak irabaztea lortu du (22-20).
Barriola txapeldunorde izan zen iazko lau t’erdiko txapelketan. Aurten, oraingoz, lau hoberenen artean egongo da.
Abel Barriola – Julen Retegi: 0-1, 0-2, 0-3, 0-4, 0-5, 0-6, 1-6, 2-6, 2-7, 3-7, 3-8, 4-8, 5-8, 6-8, 7-8, 7-9, 7-10, 8-10, 9-10, 9-11, 10-11, 11-11, 11-12, 12-12, 12-13, 12-14, 12-15, 12-16, 13-16, 14-16, 15-16, 16-16, 16-17, 16-18, 16-19, 17-19, 18-19, 19-19, 20-19, 20-20, 21-20, 22-20.