Lau t'erdikoa
Final-aurrekoetako ligaxka
Olaizolak Xala menderatu du (22-10)
ERREDAKZIOA
Neurketa hasiera nahiko berdindua izan bada ere, partida erditik aurrera Olaizola izan da nagusi (20-10).
Neurketa oso berdindua hasi da eta tantoak gogorrak izan dira. Pilotariek ez dute aurkaria markagailuan urruntzerik nahi izan eta zenbait berdinketa izan dira bata bestearen atzetik.
Xalak asko estutu ditu jokaldiak eta pilotak lau t’erdiko marratik gertu utzi ditu. Aimarrek, tanto asko sakez egitea lortu du, sei guztira. Xalak ez du bat bera ere sakez egin.
Partida gogor eta zaila izan da. Denbora guztian irekia egon da, berdindua erabat. Hala ere, Aimarrrek buelta eman dio eta aurretik jartzea lortu du, zazpinako berdinketaren ostean. Goizuetakoak zortzi tanto egin ditu jarraian eta bederatziko aldea lortu du, Iparraldekoaren indarrak xahutuz. Behera joan den pilota bati esker lortu du 9-17an Xalak tanto galera etetea. Baina Olaizolak, ez dio gerturatzen utzi eta tantoak erreskadan egiten jarraitu du emaitza bikoiztu arte.
Lan eta esfortsu handia egin du eta partidaren erditik aurrera Olaizola izan da nagusi (22-10). Emaitza honekin, Xalak finalean egoteko aukerak galdu ditu, bere bigarren porrota baita final-aurreko ligaxkan. Olaizola Abelen aurka arituko da hurrengo neurketan.
Xala-Olaizola: 0-1, 1-1, 2-1, 2-2, 3-2, 4-2, 4-3, 4-4, 4-5, 4-6, 5-6, 6-6, 6-7, 7-7, 7-8, 7-9, 8-9, 8-10, 8-11, 8-12, 8-13, 8-14, 8-15, 8-16, 8-17, 9-17, 9-18, 9-19, 10-19, 10-20, 10-21, 10-22.