Lau t'erdikoa
Finalerdietako ligaxka
Lau t'erdikoa: Martinez de Irujo finalerako sailkatu da
Erredakzioa
Iberoko pilotariak 9-22 gainditu du Abel Barriola Eibarreko Astelena pilotalekuan. Leitzako atzelariak eta Aimar Olaizolak finalerako sailkatzea lortzen saiatuko dira ligaxkako azken jardunaldian.
Juan Martinez de Irujok 2011ko Lau t’erdiko finala jokatuko du Eibarreko Astelenan sailkatzea lortu eta gero. Iberotarrak 9-22, erraz, gainditu du Abel Barriola eta finalerdietako ligaxkako bigarren puntua eskuratu du. Finaleko beste txartela Aimar Olaizolak eta Leitzako atzelariak jokatuko dute datorren igandean.
Barriola markagailuan goitik jarri da hasierako 1-0ekoarekin eta 1-1ekoarekin Irujok pilotakada bat jaso du aurpegian. Hala ere aurrelari nafarra arazorik gabe kantxaratu da berriro eta Iberotarrak 1-13koa jarri du markagailuan erakustaldi aparta eskainita. Barriolak lau tanto jarraian lortu dit 5-13koa jartzeko, baina , Martinez de Irujok partida kontrolpean izan du eta Leitzarrak nekea somatu du norgehiagokako azken minutuetan. Azken emaitza 9-22koa izan da eta Irujok Xalaren aurka jokatuko du finalerdietako ligaxkako azken jardunaldian. Irujo sailkatuta dago eta Xala finalean izateko aukerarik gabe gelditu da.