Lau t'erdikoa
Olaizola-Irujo final handia
Aimar Olaizola, konfiantzarekin eta sentzazio onekin
Erredakzioa
Igandeko finala prestatzeko Bizkaia pilotalekuan aritu da Goziuetako pilotaria. Beldur gutxiagorekin entrenatu dela adierazi du Olaizolak.
"Denbora gehiago behar nuen kantxan beldurra kentzeko" adierazi du pilotari nafarrak. 2Sentzazioak onak izan dira eta konfiantza gehiagorekin nago. Sei egun aurretik ditut beldurra guztiz kentzeko2 esan du Aimar Olaizolak.
Goizuetako pilotariak finala abenduaren 4ra atzeratzea eskatu zuen ezker eskuko atzamerreko lesioa zela eta, baina pasa den astean minak jarraitzen zuen eta finala abenduaren 11ra, igandera, atzeratu behar izan da.