Itxi

X-deportes_cuatro y medio-X

X-deportes_cuatro y medio-X

Lau t'erdikoa

Final-laurdenak

Altuna, Peio Etxeberria, Ezkurdia eta Urrutikoetxearen garaipenak ligaxkako lehen jardunaldian

A. B. E. | EITB Media

A multzoko liderra da Peio Etxeberria, Bengoetxea VI.a mendean hartu ostean, eta Altuna garaile atera da Elordiren aurkako partidan. B multzoan, Ezkurdia da lehen postuan, Lasori irabazi ostean, eta Urrutikoetxeak garaipena lortu du Jakaren aurka.

1:35
Jokin Altuna

Lau t'erdiko final-laurdenetako ligaxkako lehen jardunaldia jokatu da urriaren 9a eta 12a bitartean, eta ikuskizuna izan da nagusi frontoietan. Zaleen erantzuna ere bikaina izan da.

A multzoko lehen postuan Peio Etxeberria dago. Zenotz (Nafarroa) Ultzama udalerriko kontzejuko pilotaria aise nagusitu zen Oinatz Bengoetxearen aurkako partidan (22-8), maila bikaina emanda. Jokin Altuna dago bigarren postuan, garaipena erdietsi baitzuen Aitor Elordiren kontra, 22-17ko emaitzarekin.

B multzoan, aldiz, Joseba Ezkurdia dago sailkapenaren buruan, lehen jardunaldian nagusitasunez gailendu ostean Unai Lasoren kontrako partidan (22-9). Mikel Urrutikoetxea da bigarren postuan, Erik Jaka 22-18ko emaitzarekin garaituta.

Bigarren jardunaldiko partidak

Urriaren 16an, larunbatean, hasiko da bigarren jardunaldia: Altuna III.a eta Peio Etxeberria Bergaran arituko dira nor baino nor gehiago, eta Urrutikoetxeak eta Ezkurdiak Iruñean neurtuko dituzte indarrak.

Urriaren 17an, igandean, Bengoetxea VI.aren eta Elordiren arteko neurketa hartuko du Bilboko Bizkaia frontoiak.

Urriaren 18an, astelehenean, Jakaren eta Lasoren arteko lehiak itxiko du jardunaldia, Tolosako Beotibarren.