Lau t'erdikoa
Igande honetan
Idoatek final-hamaseirenetarako txartela izango du jokoan
Erredakzioa
Nafarrak David Merino gainditu du (22-15) Santo Domingo de la Calzadan jokatutako partidan eta igande honetan Aritz Lasaren aurka neurtuko ditu indarrak.
David Merino Lau t’erdiko txapelketatik kanpo geratu da Mikel Idoateren aurka 22-12 galduta. Santo Domingo de la Calzadan jokatutako neurketa lehiatua izan da, baina akatsak ugariak izan dira.
Idoatek txapelketako final-hamaseirenetarako txartela izango du jokoan igande honetan, Aritz Lasaren kontra. Irabazten badu, Asier Olaizolaren aurka neurtuko ditu indarrak.