Lau t'erdikoa
Lau t'erdiko finala
Lau t'erdiko finalerako sarreren prezioak, 100 eta 40 euro artekoak
Erredakzioa
Aimar Olaizolak eta Oinatz Bengoetxeak Gasteizko Ogueta pilotalekuan jokatuko duten finalerako sarrerak azaroaren 27an, 11:00etan, jarriko dira salgai.
-
Bengoetxea VI.a eta Olaizola II.a. Argazkia: EITB
Lau t’erdiko Txapelketako finalerako sarreren salmenta errazteko helburuarekin, internet bidez azaroaren 27an, goizeko 11:00etan, sarrerak salgai jarriko dira. Finala abenduaren 9an Gasteizko Ogueta pilotalekuan jokatuko dute Aimar Olaizolak eta Oinatz Bengoetxeak, eta sarrerak hurrengo web orrialdeetan salgai jarriko dira:
http://www.ticketmaster.es/
http://www.ticketea.com/
Sarreren prezioak hurrengoak izango dira:
- Kantxako eserlekua: 100 euro.
- Lehenengo pisua, hegala: 50 euro.
- Erreboteko lehenengo pisua 40 euro.