Lau t'erdikoa
Abenduaren 9an
Ogueta pilotalekua bete egingo da
Erredakzioa
Oinatz Bengoetxeak eta Aimar Olaizolak jokatuko duten final handirako sarrerak asteartean jarri ziren salgai, eta dagoeneko 150 sarrera geratzen dira bakarrik.
-
Gasteizko Ogeta pilotalekua, artxiboko irudia. Argazkia: EITB
Gasteizko Ogeta pilotalekua bete egingo da abenduaren 9an, Oinatz Bengoetxeak eta Aimar Olaizolak jokatuko duten Lau t’erdiko txapelketako finalean.
Sarrerak asteartean jarri ziren salgai eta dagoeneko 150 inguru geratzen dira bakarrik. Final handia zuzenean eskainiko dute eitb.com-ek eta ETB-1ek, 17:00etatik aurrera.