Pilota
Pala
Innpalak iragarri du Fustok eta Madariagak enpresako kide izateari utziko diotela ekainaren 30ean
EITB
Innpalaren arabera, bi palistek erabaki dute ez onartzea egin zitzaien berritze proposamena; hala, Innpalaren pilotarien lantaldean, uztailaren 1etik aurrera, hamahiru palista izango dira. Palista profesionalak greba mugagabean daude, maiatzetik.
-
Pablo Fusto eta Ibai Perez, artxiboko irudian. Argazkia: EITB.
Innpalak ostegunean iragarri duenez, Pablo Hernan Fusto eta Jagoba Madariaga palistek "enpresarekin duten kirol harremana" amaituko dute ekainaren 30ean, alegia, datorren asteko astelehenean. Innpalak, ohar bidez, adierazi du bi palistek erabaki dutela ez onartzea egin zitzaien berritze proposamena, eta, hala, Innpalaren pilotarien lantaldean, uztailaren 1etik aurrera, hamahiru palista izango dira. Palista profesionalak greba mugagabean daude, maiatzetik.
Innpalak, testuan, beste hiru pilotariri egin die aipamena, alegia, Esteban Gaubekari, Iker Gordoni eta Ibai Perezi, zehaztuta nola Fustok eta Madariagak horiek ere hartutako erabaki bera hartu dutela.
Oharraren azken zatian, Innpalak "berretsi egiten du asmo finkoa duela palaren jarduera bultzatzen jarraitzeko", eta nabarmendu du "jarraituko duela lanean, lantaldera modalitateari energia eta ilusioa ekarriko dizkioten pilotari berriak batzeko asmoz".