Pilota
4. EDIZIOA
"Plazandreak" saioko bigarren jardunaldia, gaur gauean, eitb.eus-en eta ETB1en
EITB MEDIA
Bikoteka, Zabaleta-Mendizabal eta Arraiz-Capellan bikoteak arituko dira lehian; lau t'erdikoan, berriz, Etxegarai eta Erasun. Neurketa 22:20etik aurrera izango dira ikusgai EITB Median.
-
Plazandreak
"Plazandreak" saioko bigarren jardunaldiko partidak jokatuko dira gaur, ekainak 30, astelehenez. Batetik, binakakoan, Zabaleta-Mendizabal eta Arraiz-Capellan bikoteak lehiatuko dira; bestetik, lau t'erdian, Etxegarai eta Erasun.
EITB Mediak 22:20etik aurrera eskainiko ditu Bilboko Esperantza pilotalekuan jokatuko dituzte norgehiagokak: streamingez, eitb.eus-en, eta telebistaz, ETB1en.
Lehen jardunaldian, Aizane Ibarrolak eta Enara Gamindek Olatz Arrizabalaga eta Arrate Bergara menderatu zituzten, 12-22, binakakoan, eta Amaia Aldai Miriam Arrillagari gailendu zitzaion, 18-16, lau t'erdikoan.