Itxi

Pilota

Pilota

Pilota

Mina belaunean

Jokin Altuna Irunen jokatzeko moduan izango da astearte honetan

EITB

Amezketakoak min hartu zuen belaunean igandean Javi Zabalaren aurka jokatutako Sanferminetako Lau T’erdiko partidan.

  • Jokin Altuna, belaunean min hartu zuen momentuan. Irudia: EITB

    Jokin Altuna, belaunean min hartu zuen momentuan. Irudia: EITB

Jokin Altunak luxazioa du ezker belauneko errotulan, baina lotailua ondo dauka eta, gau ona igarota, astearte honetan Irungo Uranzu pilotalekuan duen partida jokatzeko moduan izango da.

Altunak sustoa hartu zuen igandean, Mungiako pilotalekuan, Javi Zabalaren aurka 17 eta 20 galtzen ari zela. Jokaldi bat bukatzean min hartu zuen ezker belaunean eta aldagelara joan zen.

Minutu batzuk geroago, kantxara itzuli zen eta jokatzen jarraitu zuen, baita bi tanto egin ere, nahiz eta azkenik partida 19-22 galdu.