Itxi

Pilota

Pilota

Pilota

Pilotari berria

Unai Amianok bi urterako kontratua sinatu du Baiko Pilotarekin

EITB Media

Irungo pilotariak bi urterako kontratua sinatu du, eta irailean egingo du debuta, oraindik zehaztu ez den datan.

  • Unai Amiano

    Unai Amiano. Argazkia: Baiko Pilota

Unai Amianok bi urterako kontratua sinatu du Baiko Pilotarekin. Enpresak jakinarazi du 20 urteko pilotariak irailean egingo duela debuta, oraindik zehaztu ez den datan.

Amiano Berako pilota eskolan hazi zen, gero Añorgan jokatu zuen eta azken bi urteetan Tolosa Aurrera Pilota Elkartean egon da. Tolosako klubarekin 2025ean txapelketa hauexek irabazi ditu: Biharko Izarrak, Espainiako Txapelketa, Errege Kopa eta Lezamako Txapelketa.