Itxi

Pilota

Pilota

Pilota

22:15ean

Jai Alai Leagueko finalaurrekoetako 2. jardunaldia, gaur gauean, EITB Median

EITB MEDIA

Batetik, Erkiaga-Gorka eta Barandika-Lopez bikoteek neurtuko dituzte elkarren indarrak; bestetik, ordea, Elaia-Maia eta Maite-Maialen kantxaratuko dira.

  • Jai Alai League

    Jai Alai League

Jai Alai League zesta-punta txapelketako finalaurrekoetako bigarren jardunaldia hartuko du gaur Donostiako Karmelo Balda frontoiak. Emakumezkoetan, Elaia-Maia eta Maite-Maialen bikoteak izango dira aurrez aurre; gizonezkoetan, berriz, Erkiaga-Gorka eta Barandika-Lopez lehiatuko dira. Partidak EITB Median izango dira ikusgai, eitb.eus-en eta ETB1en. 

Besoko lesioa izan eta hilabeteren ondoren, Aritz Erkiaga gaur berragertuko da frontoietan. Gorkarekin batera, iazko txapeldunak garaitu beharko dituzte, Barandika eta Lopez, alegia. Gaurko garaileek Urreistiren eta Basqueren kontra jokatu beharko dute hilaren 29ko final handian. 

Emakumeen finalerdian, Ligan bigarren (Maite-Maialen) eta hirugarren (Elaia-Maia) sailkatu diren bikoteak arituko dira. Lehen jardunaldian, Oihana Sorozabal eta Arai Lejardi nagusitu ziren, Ihart Arakistain eta Frida Watkinsen aurka.