Pilota
Berritzea
Beñat Senarrek bi urtez berritu du Baikorekin
EITB
Pilotari ataundarrak 24 urte beteko ditu urriaren 25ean, eta 2023ko azaroaren 23an egin zuen debuta, profesional moduan. Berritzearen ostean daukan helburua da "jarraipena izatea, eta orain arte emandako maila handitzen saiatzea".
-
Beñat Senar, IRUDIA: BAIKO PILOTA
Beñat Senarrek bi urtez berritu du Baikorekin, enpresak asteartean jakinarazi zuenaren arabera. Pilotari ataundarrak 24 urte beteko ditu urriaren 25ean, eta 2023ko azaroaren 23an egin zuen debuta, profesional moduan. Berritzearen ostean daukan helburua da "jarraipena izatea, eta orain arte emandako maila handitzen saiatzea".
Senar, orain, B Serieko Lau t'erdiko txapelketa jokatzen ari da; aurreko ostiralean, final laurdenetako ligaxkako bere lehenengo partida irabazi zuen.


