Itxi

Pilota

Pilota

Pilota

2. Jardunaldia

Erkiaga-Ibarluzea vs Laduche-Zabala, Eusko Label Winter Series txapelketako 2. jardunaldian

EITB MEDIA

Erkiaga eta Ibarluzea egungo txapeldunek hirugarren aldiz irabazi nahi dute txapela, eta, gainera, faboritoak dira. Partida ETB1en eta eitb.eus-en izango da ikusgai, 22:15etik aurrera.

  • Eusko Label Winter Series 2025-26

    Eusko Label Winter Series 2025-26

Erkiaga-Ibarluzea eta Laduche-Zabala bikoteak, A multzokoak biak, izango dira Eusko Label Winter Series zesta-punta txapelketako bigarren jardunaldiko protagonistak, astelehen honetan.  

Erkiaga eta Ibarluzea egungo txapeldunek hirugarrenez eskuratu nahi dute txapela, eta faboritoak dira, gainera. Horretarako, Laduche-Zabala bikotea menderatuz hasi beharko dute gaur. 

Urriko azken asteleheneko emaitzek, eta, batez ere, Johan eta Gorka bikotearen porrotak ikusmina piztu du.

Neurketa 22:15etik aurrera ikusteko aukera emango du EITB Mediak, ETB1en eta eitb.eus-en.