Pilota
ESKUPILOTA
Baiko Pilotak beste bi urtez berritu du Martxel Iztueta, 2029ra arte
EITB
Atzelari tolosarrak Baikorekin duen lotura zabaldu du profesionaletan hiru urte eman ondoren, eta ilusioz ekingo dio bere ibilbidean etapa berri bati.
-
Martxen Iztueta. Irudia: Baiko pilota
Baiko Pilotak eta Martxel Iztuetak akordioa lortu dute euren arteko harremana 2029ra arte luzatzeko. Tolosako pilotariak hiru urte egin ditu arlo profesionalean, eta beste bi denboraldirako kontratua berritu du enpresarekin. «Oso eskertuta nago nigan jarri duten konfiantzagatik, eta hobetzen jarraituko dut», adierazi zuen atzelariak, pozik jarraitutasunarekin.
Iztuetak igande honetan estreinatuko du etapa berria, Bilbon jokatuko den 4 1/2 Eusko Labeleko finalaren atariko partidan. Hitzordu horretan Lasorekin koadroa partekatuko du Elordik eta Rezustak osatutako bikotearen aurka.


