Pilota
9 hilabeterako berritu du
Titin III.ak 2014ko Sanmateoak jokatu ostean hartuko du erretiroa
Erredakzioa
Pilotari errioxarrak urtebetez berritu du Aspe enpresarekin lotzen duen kontratua, eta datorren urteko Logroñoko pilota jaialdia jokatu ondoren esango dio agur bere ibilbide profesionalari.
Augusto Ibañez Titinek bederatzi hilabetez luzatu du Aspe enpresarekin lotzen duen kontratua, eta 2014. urteko San Mateo txapelketa jokatu ostean hartuko du erretiroa. Ondorioz, 2014. urteko irailean esango dio agur bere ibilbide profesionalari.
"Hogeita bat urte beteko ditut profesional maila, eta hori ohore bat da niretzat. Gauzak ondo joan diren seinale da hori. 44 urterekin kontratua berritzea ez ohikoa da, baina 2014an San Mateo txapelketa jokatu ostean nire kirol ibilbideari agur esateak poztu egiten nau", adierazi du Titin III.ak.
Aspe enpresari eskerrak eman nahi izan dizkio Titinek "nigan konfiantza jartzeagatik", eta erretiroa hartu ostean pilotarekin lotuta jarrai nahi duele ere esan du: "45 urte izango ditut pilota uzten dudanean, baina kirol honekin lotuta jarraitu nahi dut. Berdin zait enpresa honetan edo pilota eskolaren batean jarraitzea. Pilotari gazteei teknika berriak irakatsi nahi dizkiet, eta nire esperientzia beraientzat baliagarria izatea espero dut".