Itxi

Pilota

Pilota

Pilota

Elgetan

Mendizabal eta Ezkurdia, Lau t'erdiko azken txartelaren bila

Erredakzioa

Partida zuzenean emango dute ETB1ek eta eitb.com-ek, 22:00etatik aurrera.

  • Joseba Ezkurdiak Elgetako Lau T'erdiko Txapelketan lortutako garaipena errepikatu nahi du. EiTB.

    Joseba Ezkurdiak Elgetako Lau T'erdiko Txapelketan lortutako garaipena errepikatu nahi du. EiTB.

Albisteak (1)

Aitor Mendizabal (Antzuola, 24 urte) eta Joseba Ezkurdia (Arbizu, 22 urte) nor baino nor gehiago arituko dira gauean (zuzenean, 22:00etatik aurrera), Lau t'erdiko txapelketarako azken txartela lortu nahian.

Irabazlea txapelketa jokatuko duten 16 pelotarien artean izango da. Galtzaileak, aldiz, txapelketan dagoen edozein baja ordezkatzeko aukera izango du. Sebastien Gonzalez, adibidez, min hartuta dago, eta baliteke txapelketa jokatzeko moduan ez egotea.

Bi pilotariek Elgetako Lau t'erdiko txapelketaren finala jokatu zuten 2011n. Orduan, Ezkurdiak lortu zuen garaipena, 22 eta 15.

Titin III.a, partida nagusian

Jaialdiko partida nagusian, Titinek eta Rezustak Jaka eta Zabaletaren kontra jokatuko dute.