Pilota
22-18
Ezkurdia eta Merino, Andra Mari Zuriaren Torneoko finalera
Erredakzioa
Altuna III eta Zubietari irabazi diete lehenengo finalerdian (22-18), eta Urrutikoetxea-Albisu eta Olaizula II-Beroiz bikoteen arteko partidan irtengo da aurkaria.
Ezkurdia eta Merino Andra Mari Zuriaren Torneoko finalera igaro dira, Altuna III eta Zubietari lehenengo finalerdian irabazita (22-18). Bikote irabazleak kontra izan zuen markagailua, baina suspertzea eta finalera sailkatzea lortu zuen.
Ezkurdia eta Merino gaur gaueko partidaren irabazleen aurka arituko dira. Bigarren finalerdian, Urrutikoetxea-Albizu eta Olaizola II-Beroiz bikoteek jokatuko dute, eta zuzenean emango dute ETB1ek eta eitb.eus-ek, 22:00etatik aurrera.
Altuna eta Zubieta nagusi izan ziren partidaren lehen tantoetan (2-8). Ezkurdia eta Merino bere lekua topatzen joan ziren geroago, eta aldea gutxitu zuten (8-10), 17ra berdindu arte, 9-1eko partzialari esker.
Momentu horretan, aurretik jarri ziren Ezkurdiaren tanto baten ostean, baina bere akats batek berdinketa ekarri zuen berriz (18-18). Azkenean, Ezkurdia eta Merinok 18 tantotan utzi zituzten aurkariak, eta finalera sailkatu ziren. Ostiralean jokatuko da, Ogeta pilotalekuan, eta zuzenean emango dute ETB1ek eta eitb.eus-ek.