Itxi

Pilota

Pilota

Pilota

Triada

Aimar Olaizolak eskuin belauna apurtuta dauka

Txetxu Urbieta

Erredakzioa

Aurreko lotailua hautsita eta meniskoa ukituta. Goizuetarrak hiru asteko epean ebakuntza egin beharko diote eta erabat osatzeko, gutxienez, zazpi hilabete beharko ditu. Iker Arretxe, bere ordezkoa.

Okerrago ezin. Mikel Sanchez traumatologoak eman dio gaur goizean Aimar Olaizolari eman ziezaiokeen albisterik okerrena. Eskuin belauna erabat hautsita dauka.

Aurreko lotailua hautsita eta meniskoa ukituta. Goizuetarrak hiru asteko epean kirofanotik pasa beharko du eta erabat osatzeko, gutxienez, zazpi hilabete beharko ditu.

Iker Arretxe, Aimar Olaizolaren ordez

Asegarce enpresak jakinarazi duenez, Iker Arretxek ordezkatuko du buruz buruko txapelketa nagusian Aimar Olaizola lesionatua. Arretxek aurreneko partida 15 egun barru Sebastián Gonzalezen aurka izango du.