Pilota
Urrutikoetxea, finalera
Olaizola II.ak ez du jokatuko Nafarroako Lau t'erdiko finalerdia
Erredakzioa
Aimar Olaizolak lesioa du ezkerreko sorbaldan eta uko egin dio finalerdietako partida jokatzeari. Ondorioz, Mikel Urrutikoetxea zuzenean sailkatu da finalera.
-
Aimar Olaizola. Argazkia: EiTB
Aimar Olaizolak uko egin dio Nafarroako Lau t'erdiko Txapelketako finalerdia jokatzeari ezkerreko sorbaldan duen lesioagatik. Mikel Urrutikoetxearen aurka jokatu behar zuen finalerdia.
Goizuetako pilotariak adierazi duenez, lesioa hobera doa apurka-apurka, baina ez dago banakako partida bat jokatzeko moduan. Ondorioz, Mikel Urrutikoetxea zuzenean sailkatu da uztailaren 7an Labrit pilotalekuan jokatuko den finalera.