Itxi

Pilota

Pilota

Pilota

San Fermin txapelketa

Pilota: : Irujo, faborito argia Oinatz Bengoetxearen aurka

Txetxu Urbieta

Erredakzioa

Asteazkenean Lau t'erdiko finala jokatuko dute Labriten.

Juan Martinez de Irujok eta Oinatz Bengoetxeak asteazken eguerdian jokatuko dute Labriten Lau t''erdiko San Fermin txapelketako finala. Partidua jokatu eta titulua irabazi egin behar bada ere, inor gutxik jartzen du zalantzan Irujoren garaipena. Iberoko aurrelaria sasoi betean dago eta datuak ere alde ditu.

Esate baterako hiru urte t''erdi dira Bengoetxeak Irujori Labriten partidarik irabazi ez diola eta ia bi urte pasa dira Bengoetxeak azkeneko aldiz Irujo mendean hartu zuenetik. 2008ko San Mateoetan Bengoetxea eta Beloki Irujo eta Lasaren aurka nagusitu ziren. Asteazkeneko finala ETBk zuzenean eskeiniko du.