Pilota
Labriten
San Fermin: Oinatz Bengoetxea eta Patxi Ruiz, finalean (22-19)
Txetxu Urbieta
Erredakzioa
Asegarceko taldeak kostata gainditu zituen Gonzalez eta Zubieta.
Oinatz Bengoetxeak eta Patxi Ruizek 22 eta 19 irabazi dute Gonzalez eta Zubietaren aurka Labriten jokatu duten San Fermin torneoko partida. Asegarceko bi nafarrak beraz asteazkeneko finalean izango dira.
Labriten jende gutxi eta borroka handiko neurketa. Azkenean, izerdi asko botata, garaipena Bengoetxeak eta Ruizek lortu dute. Astelehen honetan beste finalerdia jokatuko da. Titin eta Barriola Irujo eta Beroizen aurka.
Nafarroako lau terdiko txapelketan, Ander Antxiak 22 eta 18 irabazi du finala Jorge Nagoreren aurka. Euskal Herriko herriarteko txapelketan gaur Baztanek 1 eta 2 galdu du Amurruioren aurka. Markinak berriz ostiralean 1 eta 2 irabazi zuen Azpeitian. Itzulerako neurketak datorren astean izango dira.