Pilota
Partida bikaina
San Fermin: Titin eta Barriola finalean izango dira (22-21)
Txetxu Urbieta
Erredakzioa
Irujo eta Beroiz gainditu zituzten eta asteazkeneko finalean Bengoetxea VI eta Patxi Ruiz pilotarien aurka neurtuko dituzte indarrak.
Titinek eta Barriolak 22 eta 21 irabazi dute bart Irujo eta Beroizen aurka San Fermin torneoko bigarren finalerdia. Finala beraz, bihar Titinek eta Barriolak Oinatz Bengoetxea eta Patxi Ruizen aurka jokatuko dute.
Ikusgarria bart Labriten ikusi dena. Pilotalekua gainezka eta kantxan joku aparta. Lau pilotariak bikain aritu dira. Pilotakada indartsuak jo dituzte, pilota bizi erabili dute eta aurrean tantu ederrak ikusi dira. Azkenean Titinen horma biko batek erabaki du neurketa. Partida amaieran, zaleek, zutituta, txaloka agurtu dituzte lau protagonistak. Barriolak eskuetatik juxtu amaitu du eta ikusi egin behar biharko osatuko den ala ez.