Itxi

Pilota

Pilota

Pilota

Munduko txapelketa

Zesta punta: Goikoetxea, txapeldun

Txetxu Urbieta

Erredakzioa

Txapeldunak 30-19 irabazi dio finala Egiguren II.ari.

Iñaki Osa Goikoetxeak irabazi du txapela Munduko Kontseiluak antolaturiko txapelketan. Zumaiarrak 30-19 irabazi dio Egigureni. Zumaiarrak zortzigarren txapela eskuratu du banaka.

Ohituta gaude Goikoetxea beti irabazten ikusten, baina horrek ez du esan nahi gaurkoa erraza izan denik. Hasieran batipat, Gasteizko frontoiari neurria hartu bitartean, eta Egiguren II.aren joku lotsagabea tarteko, galtzen egon da: 10-14 eta 12-15. Orduan partidua irauli du zumaiarrak, luzeago jokatzen hasi da, errebotea bilatuz, eta azkenean 11 tantoko aldeaz irabazi du.

Hirugarren eta laugarren posturako leían, Imanol Lopez nagusitu da Landerren aurka 30-25.