Itxi

Pilota

Pilota

Pilota

Bengoetxea eta Apraizen aurka

Irujok eta Barriolak jantzi dute txapela Lekeition

A.B.

Erredakzioa

Finalean 22-14 nagusitu dira Bengoetxea VI.aren eta Apraizen aurka.

Juan Martinez de Irujok eta Abel Barriolak osatutako bikoteak irabazi du Lekeitioko txapelketa finalean Bengoetxea VI.ari eta Apraizi 22-14 irabazita.

Aspeko bikotea bikain hasi zen 6-0eko abantaila hartuz. Ondoren Bengoetxea VI.ak eta Apraizek erreakzionatu egin zuten eta norgehiagoka parekatu egin zen. Hamaikagarren tantutik aurrera, ordea, berriro nagusi izan ziren eta 22-14ko emaitzarekin partida irabazi eta txapela jantzi zuten.