Pilota
Adarragan
San Mateo Txapelketa: Gorkak porrotarekin egin zuen debuta
Erredakzioa
Laskurainekin batera 21-22 galdu zuen Rico IV-Begino bikotearen aurka. Larunbat honetan Titinek eta Irujok Berasaluze VIII eta Bengoetxea VI pilotarien aurka neurtuko dituzte indarrak.
Ostiralean hasi zen San Mateo Txapelketa. Rico IV-Begino eta Gorka-Laskurain bikoteak aurrez aurre izan ziren. Gorka gazteak debuta egin zuen profesionaletan eta porrotarekin egin zuen (21-22).
Atariko partidan, Lemunok Merino gainditu zuen (22-12). Larunbat honetan Titinek eta Irujok Berasaluze VIII eta Bengoetxea VI pilotarien aurka neurtuko dituzte indarrak.