Pilota
Irujoren eta Pascualen aurka
San Mateo txapelketa: Bengoetxea eta Patxi Ruiz, finalera
A.B.
Erredakzioa
Asegarceko bikoteak 22-17 irabazi dio Olaizolari eta Apraizi. Ondorioz, finala jokatuko dute Irujoren eta Pascualen aurka. Bengoetxearen eta Ruizen garaipena kanpoan utzi ditu Titin eta Merino.
Oinatz Bengoetxeak eta Patxi Ruizek 22-17 gainditu zuten Asier Olaizola-Apraiz bikotea eta finalerako txartela eskuratu zuten. Emaitza honek txapelketatik at utzi zituen Merino eta Titin.
Igandean arratsaldeko 17:00etan finala jokatuko dute Irujok eta Pascualek Oinatz Bengoetxearen eta Patxi Ruizen aurka. Partida zuzenean jarraitu ahalko da eitb.com-en eta ETB-1en.