Pilota
Adarraga pilotalekuan
San Mateo Txapelketa: Bengoetxea VI eta Patxi Ruiz, txapeldunak
Erredakzioa
Asegarceko bikoteak lortu du Logroñoko txapelketa, Martinez de Irujo eta Pascual 20-22 gaindituz, final eder eta parekatu batean.
Oinatz Bengoetxeak eta Patxi Ruizek eraman dute 2010eko San Mateo Txapelketa emozioz betetako partida batean. Asegarceko bikoteak 20-22 gainditu dituzte Irujo eta Pascual eta Adarragan bildu diren pilota zaleek asko gozatu dute tantu guztiekin. Markagailuan, 15eko berdintzearen ostean, 16-16a, eta 17-17a etorri dira eta Bengoetxeak 17-19koa lortu du urdinentzat. Hala ere Irujoren lan bikainari esker, Aspeko bikoteak 19-19koa lortu du.
Pascualek huts egin du pilotakada luze batean eta 19-21aurretik jarri dira Bengoetxea eta Ruiz. Azken emaitza 20-22 izan da Asegarceko bikotearentzat, Patxi Ruizen pilotakada eder bati esker.