Itxi

Pilota

Pilota

Pilota

09/29tik 10/12ra

Sei bikotek borrokatuko dute zestako tituluaren bila

Erredakzioa

Goikoetxea-Enbil bikoteak oso talde indartsua osatuko du berriro. Hau izango da Felixek jokatuko duen azken Binakako Txapelketa.

Sei bikotek, enpresa bakoitzeko hiruk, hain zuzen ere parte hartuko dute irailaren 29an hasi eta urriaren 12an bukatuko den Binakako zesta punta Txapelketa Nagusian.

Master Jairen aldetik Goikoetxea-Enbil, Beaskoetxea-Irastorza eta Bereikua-Felix aterako dira kantxara. Azken honek bere azken Binakakoa jokatuko du erretiroa hartu baino lehen. Profesional mailan 32 urte eman ondoren, bere behin-betirako agurreko festibala Gabonetan izango da.

Goikoetxea-Enbilek oso talde indartsua osatuko dute berriro, izan ere, elkarrekin bost titulu lortu dituzte, hiru Nazioarteko Federazioak antolatuta, beste bat Euskadiko Federaziokoa; eta azkena, Munduko Batzarrekoa. Hala ere, zumaiarrek badakite aurten beste arrakasta bat lortzea oso zaila izango dela.