Pilota
35-27
Zesta punta: Egiguren II-Lopez, munduko txapeldun
A.B.
Erredakzioa
35-27ko emaitzarekin irabazi dute Bereikuaren eta Felixen aurka jokatutako finala. Felix lesionatu egin da eta Arriolak bukatu du partida bere tokia hartuz.
Egiguren II-Lopez bikotea izendatu da Zesta puntako munduko txapeldun gaur Hondarribian jokatu den finalean Bereikua eta Felix 35-27 mendean hartu ondoren.
Partida berdinduta joan da hasieran eta ezustekoa 14-14 zihoazenean etorri da. Felixek 14-15ekoa egin du eta tantu horretan lesionatu egin da partida bukatu ezin izan duelarik. Bere tokian Arriola aritu da.
Bereikua eta Arriola saiatu dira partida irabazten, baina azkenean ezin. Egiguren II.ak eta Lopezek 35-27 irabazi dute eta munduko txapeldunak dira.
Markagailua: 2-0, 2-1, 5-1, 5-2, 6-2, 6-3, 7-3, 7-5, 8-5, 8-6, 11-6, 11-8, 13-8, 13-10, 14-10, 14-15, 19-15, 18-16, 20-16, 20-17, 22-17, 22-19, 23-19, 23-21, 27-21, 27-23, 30-23, 30-26, 33-26, 33-27 eta 35-27