Pilota
Emakume Master Cup
Asteazkenean, hilaren 6an, emakumeen pilotako finalak
eitb.eus
Lehen Mailan Maite Iriarte vs Eneritz Arrieta arituko dira eta elitean Leire Etxaniz vs Maider Mendizabal.
-
Finalen kartela
Hurrengo asteazkenean, hilaren 6an, Emakume Master Cupeko finalak jokatuko dira Sopelan (12:00etan); ETBk eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko dute jaialdia.
Astelehenean, hilak 4, 'Laboral Kutxa Emakume Master Cup' pilota-txapelketaren finaleko aurkezpena izango da, eguerdiko 12:00etatik aurrera, Bilboko Euskalduna Jauregian. Prentsaurrekoan, besteak beste, finala jokatuko duten pilotariek parte hartuko dute.
Euskal Herri osoko -eta Euskal Herritik kanpoko- hirurogeita hamar bat pilotarik parte hartu dute bi mailatan: elite eta Lehen Mailan eta finalaren egunera arte hainbat herritan jokatu dira kanporaketen partidak: Santurtzin, Oñatin, Anoetan, Azpeitian, Lezaman eta Berrizen, esaterako.
Finalak
Maite Iriarte (Azpeitia) vs Eneritz Arrieta (Azkoitia) Lehen mailako finala.
Leire Etxaniz (Etxebarria) vs Maider Mendizabal (Anoeta), Elite mailako finala.