Itxi

Pilota

Pilota

Pilota

Erretiroa, urrun

Maider Mendizabal, betiereko pilotaria

Erredakzioa

Anoetako pilotariak 40 urte ditu, eta elitean jarraitzen du lehiatzen. Gainera, erretiroa hartzeko garaia urrun ikusten du oraindik.

  • Maider Mendcizabal. Argazkia: EiTB

    Maider Mendcizabal. Argazkia: EiTB

Maider Mendizabal (Anoeta, 1977) pilotariak elitean lehiatzen jarraitzen du 40 urteak gainditu ostean eta dirudienez, erretiroa hartzeko momentua urrun ikusten du oraindik kirolari gipuzkoarrak.

2018an, zilarrezko domina lortu zuen Bartzelonako Munduko Txapelketan, gomazko paleta modalitatean, Amaia Irazustabarrenarekin (24 urte) bikotea osatuta. Mendizabalek lortu zuen lehen domina brontzezkoa izan zen, duela 24 urte Donibane Lohizunen.

"Fisikoki duela 10 urte baino hobeto aurkitzen naiz. Teknikoki ona naiz, ez nau jokatzeak nekatzen eta ohoreari dagokionean, gazteak ez naute gainditzen. Txapelketa eta kirol-lehia gustuko ditut, beraz, zein arrazoi ditut pilota uzteko?", adierazi dio Maider Mendizabalek EFE Agentziari.

2016. urtean bikien ama izan zen, eta, lana, kirola eta familia uztartzen ditu. Bartzelonako Munduko Txapelketara, bere senarrarekin, amarekin eta hiru semeekin joan zen. "Pilotan jokatzea niretzat horren garrantzitsua izango ez balitz, ez nintzateke familiarekin alde batetik bestera ibiliko", esan du Anoetako pilotariak.

Mendizabalen ustez, "emakumeen pilota aurrerapausoak ematen ari da, pixkanaka bada ere", eta Emakume Master Cupek eragin duen iraultza azpimarratzen du: "Emakume Master Cupek iraultza eragin du Euskadin, babesleei eta telebista-emanaldiei esker. Orain, bat-batean, emakume asko daude pilotan jokatu nahi dutenak. Txikitan pilotan ibilitako pilotariak frontoietara itzuli dira, eta emakumeen eskupilotaren iraultzak ez dakigu muga non izango duen".

Maiderrek 10.000 entrenamendu-ordu baino gehiago sartu ditu bere kirol-ibilbidean. Esperientziak trebetasuna ematen diola aitortzen du, eta horrek mesede egiten diola gazteen aurka jokatzen duenean, gazteen entrenamendu-orduak bereak baino gutxiago baitira. Hasieran, Anoetako frontoian mutil batekin nola jokatzen zuen gogoratu nahi izan du, eta pixkanaka pilota emakumeengana gerturatzea nola lortu zuen. 2000. urtetik 2013. urtera arte Gipuzkoako Federazioko kidea izan zen, eta, pilota eskoletan eta batez ere emakumeen artean sustatzeko programa bat bultzatu zuen.

"Pilotak presentzia handiagoa izan behar du nazioartean, gehiago azaldu behar da telebistan, eta erakargarriagoa bihurtu behar dugu. Gauza asko aldatu behar dira, baina aldatuko dira", adierazi du Anoetakoak. Gainera, 2022an Biarritzen egingo den Munduko Txapelketan egon nahi duela esan du: "Maila ematen jarraitzen badut, eta gazteei irabazten jarraituz gero, nik Biarritzeko Munduko Txapelketan parte hartu nahi dut".