Pilota
Astelehenean aurkeztu zuten
8 bikote, Emakumezkoen Bizkaia Txapelketan
eitb.eus
Lehiaketan lau bizkaitar, hiru nafar eta gipuzkoar bat izango dira eta ostiralean hasiko da; finala azaroaren 30ean izango da, Bizkaia Frontoian.
-
Bizkaia Txapelketako pilotariak
Mailarik oneneko zortzi pilotari lehiatuko dira Emakumezkoen Bizkaia Txapelketaren II. edizioan.
Astelehen arratsaldean Bizkaia frontoian aurkeztu zuten lehiaketa, partida guztiak lehiatuko diren tokian bertan. Itzuli bakarreko ligaxka batean lau bikote lehiatuko dira elkarrekin eta, ondoren, final-erdia eta finala jokatuko dituzte.
Txapelketa azaroak 8an, ostirala, hasiko da eta finala azaroaren 30ean izango da, Bizkaia Frontoian, arratsadeko17:00etan.
Parte-hartzaileak
Lehiaketan lau bizkaitar, hiru nafar eta gipuzkoar bat izango dira. Bikote bizkaitar batek elkarrekin jokatuko du, Olatz Arrizabalaga eta Gentzane Aldai; eta beste bikote nafar bat ere egongo, Arrate Bergara eta Olatz Ruiz de Larramendi.
Amaia Aldaik Nora Mendizabalekin jokatuko du, eta Lemoako Ainhoa Romero Leitzako Iera Agirrerekin.