Itxi

Pilota

Pilota

Pilota

17:00etatik aurrera

Urteari hasiera emateko, Binakako Txapelketako bigarren postua jokoan Eibarren

ERREDAKZIOA | EITB.EUS

Altuna III.ak eta Ladis Galarzak Artola eta Imazen aurka neurtuko dituzte indarrak, gaur, arratsaldeko 17:00etatik aurrera, eta ETB1en eta eitb.eus-en izango dugu ikusgai.

  • Pilota EiTBn

    Pilota EiTBn

Joko handiko urtea izan dugu pilotaren munduan, eta hortaz, urte berriari ere ez diogu gutxiago eskatuko. Hasteko, ohitura bilakatu den partida, urte berriari hasiera ematen diona, Eibarko Astelenean jokatuko dena Binakako Txapelketaren barruan. Arratsaldeko 17:00etatik aurrera, hortaz, hitzordua dugu ETB1en eta eitb.eus atarian.

Altuna III-Ladis Galarza eta Artola-Imaz bikoteek seigarren jardunaldiari amaiera emango diote sailkapenaren goikaldean mantendu eta Txapelketako bigarren postuaren lehian aritzeko asmoarekin.

Norgehiagoka nagusiaren aurretik eta ondoren ere partidak izango ditugu, nor baino nor gehiago arituko baitira Arteaga II-Urretabizkaia, Egiguren V-Erostarberen aurka eta Dario-Bikuña bikotea, Zabala-Tolosa bikotearen aurka.

Jarrai ezazu jardunaldia, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus atarian.