Itxi

Pilota

Pilota

Pilota

Pilota, EiTBn

Julian Retegi, asteburuko protagonista ETB Kantxan

eitb.eus

1983. urtean ETBk emandako lehen pilota partida eskainiko da ere. Abel Barriolak eta Mikel Idoatek platotik komentatuko dute Xabier Euzkitzerekin batera.

  • Julian Retegi

    Julian Retegi

Asteburuan Julian Retegi izango da protagonista nagusia EiTBko pilota edukiei dagokionez.

Larunbatean, Bideoteka formatuan, hiru partida eskainiko dira 17:30etatik aurrera. Lehenengoa ETBk eskainitako bere lehen partida historian, 1983.eko apirilaren 27an, Gasteizen izan zen hori eta Bernstein - Nalda II.a eta Ladutxe - Tolosa izan ziren pilotariak.

Ondoren hasiko da Retegiren inguruko partida festa:

- 1984ko Buruz Buruko finala, Retegi II.a vs Galartza III.a

- 1992ko Lau t' Erdiko finala, Retegi II.a vs Eugi

- 1997ko Binakako Finala, Retegi II.a - Lasa vs Eugi - Zezeaga

Igandean, 17:00etan, ETB Kantxa Solasean ere Julian Retegi izango da partida:

- 1988ko finala, Ladutxe - Martinikorena vs Retegi II.a - Errandonea

- 1993ko Buruz Buruko finala, Retegi II.a vs Galartza III.a

- 1997ko Lau t´erdiko finala, Retegi II.a vs Titin III.a

- 2001/09/20, Julianek jokaturiko azken partida, Retegi II.a - Barriola vs Olaizola II.a - Armendariz