Itxi

Pilota

Pilota

Pilota

Pilota goxoa

Emakume Master Cupeko finalerdiak, ekainaren 21ean

Erredakzioa

ETB1ek eta eitb.eus webguneak zuzenean eskainiko dituzte pilota goxoko bi finalerdiak, 12:00etan.

  • Emakume Master Cup

    Emakume Master Cuprko partida baten irudia. Argazkia: EiTB

Laboral Kutxa Emakume Master Cup txapelketa berriz jarriko da abian ekainaren 21ean, pilota goxoko finalerdiekin. Elgoibarren jokatuko dira, eta zuzenean eskainiko dituzte ETB1ek eta eitb.eus webguneak, 12:00etan.

Finalerdietako lehen partidan, Iera Agirre eta Maite Ruiz de Larramendi lehiatuko dira Irantzu Etxebeste eta Ane Urkizu bikotearen aurka. Bigarrenean, Ainhoa Ruiz de Infante eta Amaia Jaka bikotea ariko da Nagore eta Leire Galeanoren kontra.

Bi bikote irabazleek finala jokatuko dute ekainaren 28an Irungo Uranzu frontoian. Egun horretan jokatuko da pilota mistoko finala: Olatz Arrizabalaga-Gentzane Aldai vs Leire Garai-Olatz Ruiz de Larramendi. Finalak ere zuzenean eskainiko dituzte eitb.eus-ek eta ETB1ek.