Itxi

Pilota

Pilota

2020/10/22

10:19

Pilota

ELAk jakinarazi du

Baiko enpresako pilotariek greba azarora luzatzea erabaki dute

eitb.eus

Gainera, aho batez adierazi nahi dute "ez dutela bat egingo Aimar Olaizolak, Mikel Urrutikoetxeak, Joseba Ezkurdiak eta Jokin Altunak bultzatutako 'elkartearekin'".

1:43
Joserra Garaik egungo egoera azaldu du
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Greba batzordeak eta Baiko enpresak atzo egindako bileraren ostean, greba egiten ari diren Baiko enpresako langileek aho batez erabaki zuten urriaren 9an hasitako greba azarora luzatzea.

ELA sindikatuak iragarritako prentsa oharra:

Langileek espero dute eta nahi dute gatazka datozen egunetan konpontzea eta enpresak benetako edukiak dituen negoziazio bat hastea. Atzoko negoziazio-bileran zenbait punturi buruz sakon eztabaidatu ahal izan genuen, eta kolektiboak irmoki uste du hurbilketa bat posible dela. Hala ere, enpresak oraindik ez dio inolako eskaintzarik egin greba batzordeari eta, hala izanik, greba bertan behera uzteko arrazoi nahikorik ez dago. Atzo egindako bileraren ostean enpresak adierazitakoari erantzunez, gogorarazi nahi dugu langileen aldarrikapen asko ez direla ekonomikoak, eta enpresak ez duela puntu horietarako ere eskaintzarik egin.

Argi dago arazoa ez dela ekonomikoa, borondate arazoa baizik.

Behin eta berriz azpimarratuko dugu langileak negoziatzeko prest daudela, eta jakin badakitela negoziazio batean bi aldeek uko egin beharko dietela zerbaiti. Baina akordioak lortzeko, beharrezkoa da negoziazio mahaian lasaitasunez eseri eta fede onez negoziatzea, harrotasuna alde batera uztea eta greba eskubideari zor zaion errespetua erakustea.

Azken asteetan Baikoren aldetik ikusi ditugun praktikak ez doaz bide horretan. Aurretik ere esan dugu, ez dugu nahi negoziazio hau gudu legal bat bilakatzerik, baina greba eskubidearen aurkako urraketak pilatzen ari dira.

Hori dela eta, asanbladak greba deialdi berri bat aurkeztea erabaki du ondorengo egunetarako: urriaren 30a eta 31a eta azaroaren 1a, 2a, 6a, 7a, 8a, 9a, 13a, 14a, 15a, 16a, 20a, 21a, 22a, 23a, 27a, 28a, 29a eta 30a.

Amaitzeko, greba egiten ari diren langileek aho batez adierazi nahi dute (48 orduko epeari itxaron beharrik gabe) ez dutela bat egingo Aimar Olaizolak, Mikel Urrutikoetxeak, Joseba Ezkurdiak eta Jokin Altunak bultzatutako "elkartearekin".

Hasiera-hasieratik defendatu dugu elkarte parte-hartzaile baten beharra, sektoreko pelotari guztiei lekua egingo diena, elkartean sartzeko eperik jarriko ez diena eta zuzendaritza karguak inposaketa bidez erabakiko ez dituena. Horregatik, beti izango gaituzte bidelagun halako elkarte bat sortzeko eta kolektibo gisa ditugun eskubideak eta beharrak defendatzeko. Jakina, guk defendatuko dugun elkarte horrek parte-hartze demokratikoa izan behar du, estatutuak kolektibo osoaren artean adostu beharko dira, lortu nahi diren helburuak guztion artean finkatu, eta bozketa bidez aukeratu elkartearen zuzendaritza, osaera, osaketa, funtzionatzeko moduak eta erabakiak hartzeko prozedurak.

Nolanahi ere, albiste ona da Baikok eta EPELek hausnarketa bat egin izana eta talde gisa egiten ari garen aldarrikapenen zilegitasuna onartu izana, eta espero dugu jarrera hori greba-batzordearekin datozen egunetan egingo diren bileretan islatzea, greba bertan behera utzi ahal izateko eta asteburu honetan bertan berriro lan egiteko aukera izan dezagun.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;