Itxi

Pilota

Pilota

Pilota

22-18

Leire Garaik eta Maite Ruiz de Larramendik irabazi dute Bizkaia Txapelketa

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Olatz Ruiz de Larramendi eta Ainhoa Ruiz de Infante gainditu dituzte finalean 22 eta 18.

  • Leire Garai eta Maite Ruiz de Larramendi.

    Leire Garai eta Maite Ruiz de Larramendi. Argazkia: ETBren bideo batetik hartutako irudia

Leire Garai arabarrak eta Maite Ruiz de Larramendi gipuzkoarrak irabazi dute emakumezkoen Bizkaia Txapelketako III. ekitaldia igande honetan, Bilboko Bizkaia pilotalekuan jokatutako finalean, Olatz Ruiz de Larramendi eta Ainhoa Ruiz de Infante 22 eta 18 gaindituta.

Partidak 58 minutu iraun du eta 537 pilotakada eman dituzte lau pilotariek. Bikote gorria aurkariak baino sendoago agertu da neurketako azken txanpan; ordura arte, oso estu joan baita lehia (17an joan dira berdinduta).

Urtarrilean zehar jokatu den Bizkaia Torneoko hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko norgehiagokan, Amaia Alday eta Oihana Orbegozo gailendu dira Olatz Arrizabalagaren eta Naroa Agirreren aurka (22-17).

III. Bizkaia Txapelketa

Aurten esku-pilotako emakumezkoen Bizkaia Txapelketaren hirugarren edizioa jokatu da, eta, lehen aldiz, bertan parte hartu duten afizionatu mailako hamabi pilotari onenek pilota mistoa erabili dute.

Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako Bizkaia Txapelketaren hirugarren edizioa 2021eko urtarrilaren 8an hasi zen eta lau jardunalditan jokatu da, jardunaldi horietan pilotari hauek hartu dute parte: Amaia Alday, Oihana Orbegozo, Leire Garai, Maite Ruiz de Larramendi, Ainhoa Ruiz de Infante, Olatz Ruiz de Larramendi, Olatz Arrizabalaga, Naroa Agirre, Miren Larrarte, Gentzane Alday, Iera Agirre eta Arrate Bergara pilotariek.