Itxi

Pilota

Pilota

Pilota

2012

Binakako Txapelketa: Iparraldek boikota egitera deitu du

Erredakzioa

Aspek ez du txapelketa horretarako Sebastian Gonzalez deitu. Azkaineko alkateak "inkoherentetzat" jo du erabakia eta boikota egitera deitu du.

  • Gonzalezen artxiboko irudia. Argazkia: EITB

    Gonzalezen artxiboko irudia. Argazkia: EITB

Sebastian Gonzalezek ez du aurtengo Binakako Txapelketan parte hartuko. Pilotariak ez du Aspe enpresaren deia jaso eta palmaresa bikaina duen arren ezin izango du txapelagatik lehiatu.

Haren ordez Aritz Lasak jokatuko du eta erabakia "belaunaldi errelebua" omen da. Gonzalez ez dago amore emateko prest. Journal du Pays Basque egunkarian erabakia "inkoherentea" dela dio pilotariak.

Bere herriak, Azkainek, Gonzalezen amorruarekin bat egin du eta boikota egitera deitu du. Jean-Louis Laduche alkateak Iparraldeko eta Hegoaldeko pilotariak tratatzerako orduan dauden ezberdintasunak salatu nahi izan ditu.