Pilota
Pilota
Jon Apezetxeak 2015era arte luzatu du Asperekin akordioa
Erredakzioa
Goizuetako aurrelariak hiru urterako luzatu du Eibarreko enpresarekin akordioa.
Jon Apezetxeak hiru urte gehiago emango ditu Eibarreko Aspe enpresarekin. Goizuetako pilotaria oso pozik azaldu da sinatutako akordio berriarekin. "Enpresak emandako konfiantza eskertu behar dut. Helburu berriak lortzeko joko maila hobetzea eta joko onarekin jarraitzea espero dut" adierazi du Goizuetako aurrelariak.