Itxi

Pilota

Pilota

Pilota

Irailaren 21etik 26ra

San Mateo Torneoa bueltan da formatu murriztuagoarekin

A. B. E. | EITB Media

Bost pilota jaialdi izango ditu irailaren 21etik 26ra artean. Binakako Txapelketan ez da sailkatze ligaxkarik egongo.

1:23
San Mateo Torneoa

San Mateo Torneoa irailaren 21etik 26ra artean jokatuko da, Logroñon. Aurreko edizioetan baino formatu murriztuagoa izango du, guztira bost jaialdi egingo direlarik. Binakako Txapelketan ez da sailkatze ligaxkarik egongo, eta zuzenean finalerdiak jokatuko dira, ondoren finala jokatzeko.

Irailaren 21ean Jokin Altuna eta Unai Laso ibiliko dira nor baino nor Lau t'erdian. Ostegunean, irailaren 23an, lehen finalerdia jokatuko dute Joseba Ezkurdia-Beñat Rezusta bikoteak, Victor Estebanen eta Jose Javier Zabaletaren kontra. Ostiralean, irailaren 24an, Aimar Olaizola-Jon Mariezkurrena bikoteak Erik Jakaren eta Jon Ander Albisuren aurka neurtuko dituzte indarrak bigarren finalerdian. Binakakoaren finala irailaren 26an, igandean, jokatuko da. 

Ardoaren Erronka, aldiz, irailaren 24an izango da; Altuna eta Martija neurtuko dira Lasoren eta Imazen aurka. Egun horretan 1.200 ardo botila egongo dira jokoan.

Bestalde, Iker Irribarriak Adarragan jokatzea ere aurreikusita dago. Irribarria, Elordiren kontra arituko da irailaren 24an, Lau t'erdiko Txapelketara sailkatzeko partidan.