Itxi

Pilota

Pilota

Pilota

Prentsaurrekoa

Olaizola II.ak erretiroa hartuko duela iragar lezake

EITB Media

Aimar Olaizolak prentsaurrekoa eskainiko du irailaren 15ean Bizkaia frontoian, Baiko Pilotak jakinarazi duenez. Goizuetakoak pilota profesionala uzten duela adieraz lezakeela uste da.

1:02
Aimar Olaizola

Aimar Olaizolak prentsaurrekoa eskainiko du asteazkenean, irailaren 15ean, 11:30ean, Bilboko Bizkaia pilotalekuan, Baiko Pilotak enpresak jakinarazi duenez.

Baieztapen ofizialik ez dagoen arren, litekeena da Goizuetako pilotariak erretiroa hartuko duela iragartzea. Olaizola II.ak 41 urte ditu eta 42 beteko ditu azaroan. Gainera, Baiko Pilotarekin duen kontratua denboraldi honetan bukatzen zaio. Hala ere, asteazkenean argituko da dena.

Olaizola II.ak 23 urte eman ditu profesional mailan eta historiako pilotari onenetakoa da. Guztira, Lehen Mailako 26 final jokatu ditu, eta 14 txapel irabazi ditu.