Publizitatea
Itxi

2021/09/15

08:49

Pilota

11:30ean

Aimar Olaizolaren prentsaurrekoa, zuzenean eitb.eus-en

EITB Media

Goizuetako pilotariak erretiroa iragar lezake. Agerraldia 11:30ean hasiko da.

  • Aimar Olaizola

    Aimar Olaizola, pilotaria. Argazkia: EITB Media

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Aimar Olaizolak prentsaurrekoa eskainiko du gaur, 11:30ean, Bilboko Bizkaia pilotalekuan. Litekeena da Goizuetako pilotariak erretiroa hartuko duela iragartzea. Agerraldia zuzenean eskainiko du eitb.eus-ek.

Baiko Pilota enpresak astelehenean jakinarazi zuen Olaizola II.ak prentsaurrekoa emango zuela asteazken honetan. Hala ere, ez zuen argitu zertaz hitz egingo duen. Badirudi pilota profesionalari agur esango diola.

Olaizola II.ak 41 urte ditu eta 42 beteko ditu azaroan. Gainera, Baiko Pilotarekin duen kontratua denboraldi bukaeran amaitzen zaio. Irailean, CaixaBank Masterseko finala jokatuko du Aimarrek, eta San Mateo Torneoan ere lehiatuko da.

Goizuetakoak 23 urte eman ditu profesional mailan eta historiako pilotari onenetakoa da. Guztira, Lehen Mailako 26 final jokatu ditu, eta 14 txapel irabazi.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;