Itxi

Pilota

Pilota

Pilota

Jai Alai Winter Series

Goikoetxearen eta Aimar Aldazabalen garaipena debutaren egunean

EITB Media

Diego Beaskoetxea eta Ibon Aldazabal hartu zituzten mendean, 15-12 eta 15-7. 200 bat pertsona frontoitik kanpo geratu ziren ezin sartu.

  • Iñaki Osa Goikoetxea eta Aimar Aldazabal

    Iñaki Osa Goikoetxea eta Aimar Aldazabal

Astelehen gauean, Jai Alai Winter Series txapelketako laugarren jardunaldia jokatu zen Gernikako Jai Alai frontoian.

Atzokoan, Iñaki Osa Goikoetxeak eta Aimar Aldazabalek lehen partida jokatu zuten txapelketa honetan. B Multzoko liderrak izan zituzten aurrean, hots, lehen partida irabazi zuten Diego Beaskoetxea eta Ibon Aldazabal, eta bi jokoak irabazi zizkieten: 15-12 eta 15-7. Anaien arteko lehia, beraz, Aimarrek eraman zuen.

Horrela, B Multzoko lider jarri dira Goikoetxea eta Aimar, 4 punturekin, Beaskoetxearekin eta Ibonekin berdinduta.

Nabarmentzekoa da 200 bat pertsona Gernikako Jai Alai frontoitik kanpo geratu zirela sartu ezinik. Harmailak jendez gainezka egon ziren.

SAILKAPENA


A MULTZOA

1. ERKIAGA-ZABALA: 7 puntu

2. BARANDIKA-LEKERIKA: 1 puntu

3. OLHARAN-ETCHETO: 0 puntu

B MULTZOA

1. GOIKOETXEA-AIMAR: 4 puntu

2. BEASKOETXEA-ALDAZABAL: 4 puntu

3. ARBE-LOPEZ: 0 puntu

Puntuatzeko modua: 2-0 irabaziz gero, 4 puntu; 2-1 irabaziz gero, 3 puntu; 2-1 galduz gero, 1 puntu; 2-0 galduz gero, 0 puntu.

EGUTEGIA

ERKIAGA-ZABALA vs BARANDIKA-LEKERIKA: 12-15, 15-14 eta 5-3.

ARBE-LOPEZ vs BEASKOETXEA-ALDAZABAL: 12-15 eta 9-15.

OLHARAN-ETCHETO vs ERKIAGA-ZABALA: 11-15 eta 8-15.

GOIKOETXEA-AIMAR vs BEASKOETXEA-ALDAZABAL: 15-12 eta 15-7.

Otsailak 21: BARANDIKA-LEKERIKA vs OLHARAN-ETCHETO (22:30, ETB1 eta eitb.eus).

Otsailak 28: GOIKOTEXEA-AIMAR vs ARBE-LOPEZ (22:30, ETB1 eta eitb.eus).

Martxoak 7: Lehen finalerdia. (22:30, ETB1 eta eitb.eus).

Martxoak 14: Bigarren finalerdia (22:30, ETB1 eta eitb.eus).

Martxoak 20: Finala (22:30, ETB1 eta eitb.eus).